Albisteak‎ > ‎

Proba / prueba

publicado a la‎(s)‎ 25 nov. 2019 2:42 por ainhoa lopategi
Zirkuitu txertatuak gaur egungo gailu elektroniko guztietan topa daitezke, erlojuetan,autoetan, telebistetan, MP3 erreproduzitzaileetan, telefono mugikorretan, ordenagailuetan, medikuntzako ekipamenduetan eta abar. Erdieroaleek huts-balbulen zenbait funtzio egin zezaketela esperimentalki frogatu zenean, teknologia honen garapena posiblea izan zen. Egiaztapen hauek, saiakuntza-ikerketa batzuen ondorioz lortu ziren.

Aurrerapen izugarria gertatu zen transistore kopuru handiak txip txikietan txertatzea lortu zenean.

Balbulez eta osagai diskretuz osaturiko zirkuituak azkar ordeztu ziren. Ordezkapen hau hiru arrazoi nagusiengatik gertatu zen: zirkuitu txertatuen ekoizpen masiboa, beraien fidagarritasuna eta hauei konplexutasuna gehitzeko erraztasuna.

Hiru dira zirkuitu txertatuen abantailak zirkuitu tradizionalekiko: kostu baxua, efizientzia energetiko hobea eta tamaina txikia. Zirkuitu hauek siliziozko olata batean fotolitografiaz inprimatzen direnez, beraien kostua baxua da. Prozesu honi esker, zirkuitu txertatuak kate-produkzioan kantitate handietan ekoiztu daitezke akats gutxiekin. Zirkuituen osagaiak oso txikiak direnez efizientzia hobea ematen da, eta hauen energia-igorpena osagai diskretuz osatutako zirkuituen igorpena baino askoz txikiagoa da. Zirkuitu txertatuen eta zirkuitu tradizionalen tamainan desberdintasun handia dago. Osagai diskretuz osaturiko zirkuitu batean transistore batek milimetro karratu batzuk hartzen ditu eta zirkuitu txertatu batean, aldiz, milioika transistore sartu daitezke milimetro karratu batzuetan. XX. mendearen erdialdean gailu erdieroaleen ekoizpenean egondako garapenek ahalbidetu zuten zirkuitu txertatuen garapena.

Mikroprozesadoreak dira zirkuitu txertatu konplexuenak eta garatuenak. Hauek gailu ugari kontrolatzen dituzte, telefono mugikorretatik eta mikrouhinen labeetatik ordenagailuetaraino.

Memoria digitaletako txipak zirkuitu txertatuen familiakoak dira, eta gaur egungo gizarte modernorako garrantzia handia daukate. Zirkuitu txertatu bakarra diseinatzea eta ekoiztea oso garestia da, baina milioika unitate fabrikatzerakoan kostua minimora jaisten da. Zirkuitu txertatuen efizientzia oso altua da, hauen tamaina txikiagatik. Honek konexio laburrak eta abiadura altukoak izatea baimentzen du, eta horrela, erabilitako logika kontsumo baxukoa da, adibidez CMOS. Urteak pasa ahala, zirkuitu txertatuak asko garatu dira: ezaugarri, prestakuntza, errendimendu, energia-kontsumo, efizientzia eta eraginkortasun hoberekin (ikus Mooreren legea).

CMOS transistore bat


Nahiz eta erabiltzaileak ez hauteman aldaketa azkar hauek, fabrikatzaileen artean konpetentzia izugarria dago. Adibidez, hurrengo urteetan zirkuitu txertatuen munduan gertatuko diren aldaketak International Technology Roadmap for Semiconductors delakoak adierazten ditu
Comments