Hasiera‎ > ‎

Batxilergoko 1. mailako ikasleak Balmasedako La Encartada fabrikan / Alumnos de 1º de bachiller en la fabrica la Encartada de Balmaseda.

publicado a la‎(s)‎ 9 dic 2019 5:17 por Alberto Castañeda   [ actualizado el 17 dic 2019 1:40 por ainhoa lopategi ]

Pasa den urriaren 25a Balmasedako La Encartada fabrika museoa bisitatu genuen 1. Batxilergoko Historia Garaikidearen ikasleekin. Museoaren eguna zenez aprobetxatuz aukera paregabea eduki genuen euskal industria iraultzaren aztarna batzuk lehenengo eskutik eta zuzenean ikusteko. Nahiz eta fabrika 90eko hamarkadan itxi, gaur egun lekua bigarren bizitza gozatzen ari da txapelketak egiteko prozesua zein XIX. mendeko bizi eta lan baldintzak bisitariei erakutsiz. Irteera borobiltzeko, bisita amaitu eta ondoren eta institutura itzuli baino lehen denbora librea izan genuen Balmasedako Erdi Aroko alde zaharra ezagutzeko


Comments