TITULUAK
DBH
TITULUA JASOTZEKO BAIMENA
BATXILERGOA
TITULUA JASOTZEKO BAIMENA
DBH
Derigorrezko Bigarren Hezkuntzako tituluak doakoak dira eta Etxebarri BHIko Idazkaritzak egiten ditu ofizioz.
Titulu baten duplikatua eskatu nahi izanez gero, galeragatik edo legezko aldaketengatik, interesdunak Etxebarri BHIko idazkaritzan izapidetzeko aukera izango du.
BATXILERGOA
Aurrez-aurreko eskaerak
Ikasle bakoitzak Etxebarri BHIko Idazkaritzan eskatu beharko du Batxilergoko ikasketak amaitzean.
Ordainketa-gutun bat emango zaio, dagozkion TASAK ordaintzeko.
Ordainketa egin ondoren, idazkaritzara itzuli beharko duzu tituluaren frogagiria emateko (dokumentu ofiziala, jatorrizko titulua jasotzen ez den bitartean).
Titulua gutxi gorabehera urtebetera iristen da ikastetxera.
Titulu baten duplikatua eskatu nahi izanez gero, galdu izanagatik edo lege-aldaketengatik, interesdunak Etxebarri BHIko idazkaritzara joan beharko du hori eskatzera.
On-line eskaerak:
Interesdunek Hezkuntza Sailaren IKASGUNEA plataforma erabili beharko dute. Dokumentazioa aurkeztea dakarten egoerak (familia ugaria, lege-aldaketa...) egiaztatzeko, eskabidea egiten den unean dagokion dokumentua sartu beharko da sisteman.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Hezkuntza Sailaren webgunera:
https://www.euskadi.eus/ikasleei-zuzendutako-informazioa/web01-a3hakade/eu/