CHROMEBOOK EBAZPENA
Chromebook-a entregatzeko, familiak dokumentu bat sinatu beharko du, honako baldintza hauek bete behar dituzte protokoloa jarraituz:
Gailuak ez dira inoiz ere familuiaren jabetzakoak izango. Familiek ondorengo egoeretan itzuli beharko dituzte (honako protokoloa jarraitu ezean zigorra jaso da):
Ikasleak derrigorrezko bigarren hezkuntza edota batxilergoa ikasteri uzten badio.
Ikaslea ikastetxez aldatzen bada.
Ikaslearen hezkuntza-maila aldatzen bada, eta maila berrian, ikastetxeak beste gailu mota bat erabiltzen du.
Ikastetxeak edo Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia Zuzendaritzak gailua itzultzeko eskatzen badie.
Ikasleek ondorengo konpromisoa hauek hartuko dituzte:
Ikasleek uneoro jakin behar dute non dagoen eramangarria.
Janari eta edarietatik urrun egon behar da eramangarria.
Kontuz ibili behar da portu eta konektoreak behar bezala erabiliz.
Ez da ezer utzi behar teklatuaren gainean, pantaila apurtu daiteke eramangarria ixtean.
Ez da disolbatzailerik erabili behar pantaila garbitzeko.
Ez da pantailatik tiratzen ibiliko.
Aireztapen-sareta ez da inoiz ere oztopatuko ordenagailua martxan dagoenean.
Ordenagailua behar bezala babestuko da etxearen eta ikastetxearen garraioan.
Ez du programarik instalatuko eta ez du software-aldaketarik egingo ikastetxeko informatika-arduradunaren baimenik gabe.
Bateria kargatu beharko du etxean, ultraportatila eskola-egun osoan erabili ahal izateko.
Kontu handiz ibiliko da ekipamenduarekin, eta leku seguruan gordeko du; izan ere, gaizki erabiliz gero (pantaila hautsia, teklatuan likidoak isurtzea, ) edo galera-ebasketa izanez gero, zuren ikasleen tutoreek ordaindu beharko dute.
Ez du manipulatuko eta ez du karkasa irekiko, ezta informatika-dendetan konpondu ere. Bi kasuetan, zigorra ezarriko zaio, ordenagailuak bermea galduko lukeelako.
Ikastetxetik kanpo erabiltzen duenean, wifi sare seguru batera konektatuko du.
Ordenagailuak edozein arrazoirengatik huts egiten badu, ikastetxera eramango du, eta informatika-arduradunarengana eramango du, ikastetxeak ezarritako protokoloari jarraituz.