Intzidentziak

  1. Lapurreten aurrean:

Familiak (edo ikastetxeak, ikastetxean lapurtu badute) lapurreta-salaketa bat jarri behar du Ertzainaren aurrean, eta ikastetxean entregatu. Ikastetxeak eskaera irekiko du eta salaketaren kopia emango du. Salaketaren kopia entregatu ondoren, beste ordenagailu bat entregatzeko izapidea hasiko da.


  1. Ebasketen (indarkeriarik gabeko lapurretak) eta Galdutako ordenagailuen aurrean:

Kasu horretan, familiak bere gain hartu beharko du horren kostua. Ikastetxeak Renting ekipoen CAUrekin eskaera irekiko dio, eta hornitzaileak mezu bat bidaliko dio ikastetxeari, ekipoaren hondar-balioaren aurrekontuarekin. Ikastetxeak familiari emango dio, eta berak, ordaindu ondoren, ordainagiria aurkeztu beharko dio ikastetxeari, beste ordenagailu bat eman diezaioten. Ez da ekipoaren aurrekontua onartu behar familiak ikastetxeari ordaindu arte. Aurrekontua onartu ondoren, hornitzaileari ordaindu behar zaio. Eragiketa hori egin ondoren, ikastetxeak CAUri jakinaraziko dio, beste ekipo bat eman diezaioten. Familiak ordaintzen ez badu, ez zaio beste ekiporik emango.


  1. Erabilera txarragatik:

Kasu horretan, familiak bere gain hartu beharko du horren kostua. Ikastetxeak renting-ekipoen CAUri eskaera irekiko dio, eta hornitzaileak posta bat bidaliko dio ikastetxeari konponketaren kostuaren aurrekontuarekin (edo ekipoaren hondar-balioarekin, konponketa-kostua hondar-balioa baino handiagoa bada). Ikastetxeak familiari emango dio, eta berak, ordaindu ondoren, ordainagiria aurkeztu beharko dio ikastetxeari. Ez da ekipoaren konponketa-aurrekontua onartu behar familiak ikastetxeari ordaindu arte. Aurrekontua onartu ondoren, hornitzaileari ordaindu behar zaio. Ordainketa egin ondoren, ikastetxeak CAUri jakinaraziko dio, konponketari ekin diezaioten edo beste ekipo bat eman diezaioten. Familiak ez badu ordaintzen, ez da ordenagailua konponduko eta ez zaio beste bat emango


  • Zer tarifa kobratuko ditu hornitzaileak erabilera txarrarekin lotutako hausturak daudenean?

Hornitzaileak gaizki erabiltzearekin lotutako gutxi beherako prezio ofizialak bidal dizkigu:

  • Teklatua haustea: 55 € + % 21 BEZa

  • Full HD pantaila haustea: 126 € + % 21 BEZa

  • Pantaila haustea + Cover LCD eta Bezel: 157 € + % 21 BEZa

  • Txasis aldaketa osoa: 94 € + % 21 BEZa

  • Touchpad aldaketa: 42 € + % 21 BEZa

  • Cover LCD + Bezel haustea: 63 € + % 21 BEZa


  1. Zer da ordenagailu baten hondar-balioa?

Ordenagailuaren balioa da denborak aurrera egin ahala. Balio hori erabiliko dugu erabilera txarragatiko hausturetan, galeretan eta ebasketetan (indarkeriarik gabeko lapurretak). Ordenagailu bat itzultzen ez denean ere zigor gisa erabiliko da. Renting-ean dauden ekipoen hondar-balioari dagokionez, honako hauen arabera kalkulatuko da: 4 urteko renting-aldia amaitu arte ordaindu gabe dauden urteak, material mota horren renting-aren hileko kuota eta 4 urte geroago ekipoak duen balioa (50 euro inguru). Azken batean, honela kalkulatzen da: renting-etik geratzen diren urteak bider 12 kuota bider material horrentzako renting-aren hileko kuota, eta ateratzen den zenbatekoari 50 euro gehituko zaizkio. Garrantzitsua da esatea hondar-balioan 50 euroko gutxieneko atalasea ezartzen dela; hori dela eta, kalkulua 50 eurotik beherakoa bada, gutxienez 50 eurokoa izango da.

  • Adibide bat jartzearren (gutxi gorabeherako prezioak erabiliko ditugu, ez dira prezio errealak)

    • Ekipoaren datuak:

Ordenagailu mota: Chromebook.

Entrega-data 2021/01/01.

Materiala galdu edo ebatsi den eguna: 2022/03/01.

Rentingaren hileko balioa: 10 euro.

Renting egiteke dauden urteak: 2 urte.

Hondar-balioaren prezioa: 2 urte * 12 kuota * 10 euro + 50 euro = 290 euro.

Kalkulu modu berri honen helburua hondar-balioa murriztea da, familiek une horretan merkatuan dagoen materialaren prezioaren antzeko prezioa ordain dezaten. Familiak aurtengo kuotak aurrezten ditu, baina familiak aurrezten duen zatia Sailak ordainduko du. Gure adibidean, Sailak 10 hilabete* 10 euro = 100 euro ordainduko ditu.

Ikastetxeak ez du balio hori kalkulatu behar, renting-ekipoen mantentzea daraman enpresak kalkulatuko du eta aurrekontua ikastetxeari bidaliko dio, familiari helarazteko. Balio hori erabiliko dugu gaizki erabiltzeagatiko hausturetan, galdutakoetan eta ebasketetan (indarkeriarik gabeko lapurretetan). Ekipo bat itzultzen ez denean ere ekipoaren balioa kalkulatzeko erabiliko da.


  1. Ikasleek (familiak) uko egin diezaiokete materialari?

Ordenagailua, doakoa izateaz gain, Sailak mantentze-lanak ordaindutako ditu eta , denboraren poderioz, digitalizazio-plan berritik sortzen diren beharretara egokituko da. Atzera botatzen badu, materiala baztertzeko akta sinatu beharko du familiak, eta, bertan, datozen 4 urteetan materialik ez zaiola emango adieraziko zaio.


  1. Ikasle bat 4 urte baino gutxiago badago ikastetxean, zer gertatuko da esleituta duen ordenagailuarekin?

Ikasleak ordenagailua ikastetxeari eman beharko dio, eta ordenagailu hori automatikoki erretiratuko du enpresa hornitzaileak, beste ikastetxe batean berrerabiltzeko.